XV.
AGERPENAK
Zabaletako baserria utzi baño len galdetu izan balio Josek, errez jakin eraziko zion aitonak nondik zetorren lengo usteak aldatzea. Gogoa bazuan.
Ain zuzen, gure umezurtza larrañean aurkeztu baño lenxeago, Joanesek eta Malentxok agerpen andiak egin ta esatekorik ezkutuenak esan zizkioten alkarri.
Arratsaldea zan alakoa, ezti, garbi, eder ta esnagarria, biotzean egoak ipiñi ta animari zerurañoko bide zabalak ireki erazteko arratsaldea. Eguzki epel indargetua, lurrik geienak kerizean utzurik, azkenengo argi-orratzak mendi gandorrari sartzen zegoan, zarka-xortaka; egurats emea, illuntzeko aizetxoa, osto berrietan jolas egiñaz, belar luzeak zabulunduaz, aiton-illoben arpegiak igortzitzen aizan, bigun bigun, aingeru lumaz bezela; txori xe alaiak,