Orrialde:Garoa (1912).pdf/292

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—Aitor zadazu.
—Min emango diot.
—Aitor zadazu: zu poztutzea da nere poza.
—Nik... mojatarako ustea darabilt.
—Neskato!
—Bai, antziñatik, oso antziñatik. Aldetan guztian Bidaurretako elizara nua; bertan, nere arrenak egiteko txoko jakiña daukat; eztitan bezela egoten naiz, barrukoen otoitzak entzuten; zerua deritzat aien artean bizi alizatea... ta gauza guztien gañetik orixe nai nuke.
—Au albistea!
—Txarra?
—Txarra ez, txarra ez... baño eznekian, eznuan uste, etzait bururatu... Bai aldaki bestek?
—Jaungoikoak eta Bidaurretakoak.
—Aditzen eman diezu beraz.
—Bai, jauna.
—Zer diote?
—Tokia badagola.
—Nik Joserentzat nai ziñuztan.
—Amonak ostera Martiñentzat.
—O, ez! Martiñentzat ez: eznion nere baimenik iñola emango.