Orrialde:Garoa (1912).pdf/294

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—O zein ona dan nere aitagoia! Ederki esaten du. Jaungoikoari guretzat geien opa deguna eskeñi bear zaio, ta gerorako utzi gabe, biar edo etzirako luzatu gabe. Berak ordainduko du gaur berorrek egiten dion oparia. Nik, besterik ezin dezaket, baña egunoro otoitz egingo det berorren alde.
—Bai, egin otoitz nigatik, zure aideakgatik, Euskalerri guztiagatik.
—Baño ta nork esango dio amonari nere asmoa?
—Neuk: nere gain utzi zazu.
Onetan zeudela igaro zan mutillen borroka, ta bereala Jose aitonagana aurkeztutzea. Etzan beta egokia.
Burua norbere gauzaz betea dagoanean, iñoren eztabaidetan sartzeko gogorik ezta izaten.
Malentxok gau artan lo gozo gozoa egin zuan. Lo gozoa ta amesik ederrena. Aingeru zuriz inguraturik Bidaurretako elizgoian zegoala iruditu zitzaion, etxe on artako beste emakume garbien aldamenean, zerutar lore tartean bezela, ta Jesusek ongietorri zintzo bat emanaz, Jaungoikoaren izkera leun zoragarrian, itz auek esan ziz-