Orrialde:Garoa (1912).pdf/295

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

kiola: «Zai nengoan, Malen, bada neretzat sortua zera Anima zalea naiz, animen egarria daukat, eta luzaroan egon naiz zurearen atarian, luzaroan egon naiz zuri deiezka: "Banator, banator", esaten zirazun, baño etziñan agiri. Noizbaiten ere Zabaletako lokarriak urratu dituzu, zure aideak nigatik utzi dituzu, nik zugatik zeruak utzi nituan tankeraz. Sarituko zaitut. Gaurtik geiago zu ta ni alkarrekin izango gera. Ementxen egongo naiz beti zurekin ta zure aizpatxoakin; ementxen aseko zera nere maitasunez; bertan apainduko zaitut zeruko doaiz; bertatik ikusiko dezu, Aloñatik baño urrerago nere betiko jauregi ederra. Nerea da, baño zuri eman nai dizut, errege naiz ta erregiña egin nai zaitut, dena dezaket eta eskatzen dezun guztia iritxiko dezu». Ta Malentxok, belauniko jarrita, jarleku berezia eskatu zion Jesusi aitonarentzat, berarizko laguntasuna etxeko danentzat.
Joanesek etzuan orrelako lo ederrik egin. Gau guztia begirik itxi gabe igaro zitzaion, gañera zetorkion bakartade itzala neurtzen, bere burua oso minberatzen, itz