Orrialde:Garoa (1912).pdf/298

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

dira, beren gogoz erten ezpadute. Katillua. Baño ezta Jose gure morroi, ta neke azpian erabilliarren, eztiogu beñere alogerik eman. Etzazute aztu: nere adiskide on baten semea da; neuk esan nion orren aitari, eriotz aurrean, nere illoben antzera maitetuko nuala Jose, ta maite det, maitegarria data. Bai maitegarria! neuk dakit zer gurutze daraman ta nola daraman!
—Guk ere maite degu.
—Ekarri zadazute, bada, Jesusen izenean! ekarri zadazute dagoan tokitik. Aurki idoro bear det nere adiskide zarra ta eznuke bere aurrean lotsatu nai. Manuel, joari, Joseren billa.
—Nora baneki.
Malenek:
—Paulagana joan zaite. Arrek jakin oiditu Joseren ipuiak. Eta ezer ezpadaki ere, bera baño oberik ezta iñor Jose nun dabillen antz emateko.
Arriturik gelditu ziran gure gizadiak albiste auek ezagutzean. Batez ere Malentxoren burubidea.
Ana Josepak aitonari erantzuteko gaitasunik etzeukan. Eztedilla iñor miraritu: maitetasunak arpegi edo alderdi asko