Orrialde:Garoa (1912).pdf/299

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

dauzka, ta alderdi guztien berri jakiteko, nor dan maitale, noiz dan maitale, zeñen zale dan, norako joera daukan ezagutu bear da. Begira dezagun nola maitatzen duan aurrak aurtxoa: berez, kezka, lege ta eragozketa gabe, txepetxak txepetxa bezela; begira nola gazteak gaztea: biotzez, bero beroan, itxu itxuan, irudimenaren laguntzaz indarturik; begira nola gizon zarrak: buruz, benaz, otz samarrean, norbaitek dauzkan zerzeladakatik. Ez, gure maitetasuna ezta danentzat era batekoa, ezta ere beti berdiña. Sakon ta iraunkorra izanarren, lotan egon oida sarri, aztuta, gordeta, estalirik, auspena dagon suaren antzera. Maitetasunak, bere agerraldirako, egun, ordu ta garaiak dauzka, ta ordurik samurrena maiteari agur egin bear dioneko garaia izaten du.
Ordu ori sumatzean berritu zitzaion Ana Josepari Malentxorentzat gordeta zeukan maitetasuna. Berritu, ezetu, esnatu edo orrela zerbait.
Ta Kataliñi? Kataliñi, ama zan da, bere alabaganako gogo bizia, lera zintzoa, griña sutsua, beti berri ta eze iduki zuan griña ona, txito azi, zearo anditu, beingoan zoli-