Orrialde:Garoa (1912).pdf/302

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Paulak, ezentzun eginda:
—Ta ez uste izan, zoriobekoak izango zeratenik, ez uste izan. Jaungoikoak ezingo zaituzte bedeinkatu: ez Jaungoikok, ez gizonek. Gaurtik aurrera, zuen etxean gizadi zintzoak ezluteke ankarik ipiñi bear. Nik behintzat...
Mikallak, aria ebakiaz:
—Ixo, Paula, ixo.
Paulak, bereari jarraituaz:
—Ez, ama, eztet ixildu bear: obeto du nere aotik jakitea. Manuel, ni eznaiz zurekin ezkonduko.
Mikallak:
—Etzaiozu jaramonik egin: gaur onek zer esaten duan eztaki.
Paulak:
—Bai, amatxo, badakit; badakit etxearen kaltean dana, badakit berorri negar eragiten diotana. Eznioke miñik eman nai, ta ala ere biotzak biraltzen dizkit itz auek aora, biotza darabilt agintari. Manuel, gu legusuak gera ta ez senargaiak; amonak egin gaitu senargai ta ez Jaungoikoak. Zu beste bati zerbait esana zera...
Manuelek:
—Bai aldakizu Jose nun dabillen?