Orrialde:Garoa (1912).pdf/304

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—Aitaren ta semearen!...
Paula, dana gozaturik:
—Jaungoiko maite maitea! Manuel, billatu zazu Jose... edo bestela neuk billatuko det baita lurpean badago ere!
Martin, etxean ezin egonda, Zabaletara urreratzen ausartu ezta, tresna batzuk ausi ta biurrikeri okerrak Paulari esan ondorean, aserrez irakiten, erraiak jaten, errira jetxi zan, ta errian Moxolonera sartu. Tokitara!