Orri hau berrikusia izan da
XV.
IJIJI ¡AIENE!
Labana da ba irakurburu onen asiera. bidurrez nago norbaiten aserrean eroriko ez ote naizen, azkazal zorrotzen batzuk sartuko ez ote dizkaten. Arretaz ibilli, lumatxoa.
Zer da baña ainbeste arretazko ipuia? Ondo begiratu ezkero, utsa; neska zar igatuen gañean, geure arloetara goazela, irristadan, itz bi esatea.
Ez, mutxurdiñai etzaiete ikuturik egin bear, naiz ta berak, beti berriketa zaleak, edozein ordutan edozein orraztu. Orrazi gabe, jakiña: danak ez, baño geienak mingañez dakite ederki orraztzen.
Mota guztietakoak daude. Batzuk zearo apalak, bidegabeko arrokerietan beñere ibilli eztiranak, mutilletatik eta txorakerie-