Orrialde:Garoa (1912).pdf/306

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

tatik iges eginda, beren gogoz senartzake daudenak Oiek, emakumerik onenetakoak dira, langille ta ongilleak, norberaz oso aztuta beartsuai laguntzen, gaixoak ikusten, done-irudiak garbitzen, elizmaiak jazten, Jaunaren bideak erakusten ta beste gauza txalogarri askotan dabiltzanak. Oientzat nere txaloa. —Beste batzuk, andiki zaleak, beren buruai askotxo deritzoenak, eder ustean itxutuak edo azpilduraz josiak, ezkontzeko asmoetan biziarren, geiegi nai zutelako, batere gabe gelditu diranak. Oñezkorik nai ez, zaldizkorik etorri ez. Naikua lan daukate auek beren buruak apaintzen, illeak beltzitzen, arpegiak irintzen, zimurrak estaltzen, urteak gordetzen. Ia etsian bada ere, ezkongai daude oraindik, baño aberats edo goitarrentzat bakarrik. Pakean utzi daiegun, ta goazen aurrera. —Irugarrengo mallan jartzen ditugu egundaña etsiko eztutenak, onek begiratu diola ta arrek agur esan diola beti amesetan dabiltzanak, mutil guztiai abegi ona egiten diotenak, edozein artzeko gertu daudenak, datorrena datorren bezela, gaztea ezpada zarra, ezkongea