Orrialde:Garoa (1912).pdf/307

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

ezpada alarguna, zalduna ezpada txorroskillea.
Irugarren auetakoa zan gure Luisa, ona gajoa, baño zentzun gabea. Gizakume gazteak etzioten itz legun bat iñoiz esan, zarkoteak ere benetako eskabiderik etzioten egin; baño etzuan Luisak bizitza guztian ezkontzeko leia utzi, ezta tximak oso zurituta gero ere. Neska zarraren leia danak zekiten, ta bere lepotik parrez ibilli oiziran. «Luisa, onelakok zuretzat eskumuñak eman dizkit». «Luisa, beste alakok zure galdera egin du». Luisa, Martoloren biotzekoa zu omen zera, gezur andiak esan oi zizkioten ta edozer gauza siñistu erazi.
Ta Lisari lagun artean gertatzen zitzaiona bera gertatzen zitzaion Moxolonean Odolkiri.
Bazan ura ere bat, beste askoren eredura. Gaztetan alper, zartzan arlote, beti berekoi ta buru ariña, askatasunari eder ta nagikeriari ondo iruditurik, urtean baño urtean okerrago, pixkaka pixkaka begiramen danak galdu zituan, arduragabekerian berengo ondarretaraño erori zan, ta azken aldera, naikua edari euki ezkero, jateak, jazteak eta iñoren esanak ajola gu-