Orrialde:Garoa (1912).pdf/308

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

txi ematen zioten Orregatik ibilli oizan Oñatiko alderdietan, bazterrik bazter, zulorik zulo, guztien morroi, danen adiskide, oni egurrak txikitu, ari pardela eraman, urliari zama bat jaso ta besteari agindu batzuek egin; erdi lanean ta erdi janean, orain txurrut eta gero moskor, ezertarako ordurik etzuala, nun lo egiñik etzeukala, jai ta asteak berdin zituala, egunero zarpatsu, askotan soin-ale gabe, noiznai traskil, tarratadaz, koipez ta zirpillez geiegi osatua.
Bein batean, isterrak agirian zerabiltzala ikusirik, Moxoloneko ardangelan, batak eta besteak zirika, ezkontzeko bero bero jarri zuten.
—Gaizki abil orrela. Ezkondu egin bear euke.
—Norekin balitxeok.
—Beti ziok eroren bat.
—Eroa izango litzake ba nerekin ezkontzeko.
—Luisa dek ona iretzat.
—Bai ta eztek txarra. Iñoiz lenago bururatu zaitak. Atxurrean edo laietan, jateko aña irabazi egingo likek.
—Ta edateko?