Orrialde:Garoa (1912).pdf/309

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—Edateko, ortik edo emetik, neronek aterako diat.
Eta «joan ari, esaiok, ondo artuko au, ordua dek, noiz arte ago, mingain gabeko txintxarria sasian usteldu zan», ekin ta eragin, ara non dijoakion andik laster senargaia Luisari bere esku mardularen eske.
—Gauza bat, Luisa.
—Zer da bera?
—Zu ta ni bakarrik gaude.
—Egia.
—Gure buruaren jabe gera.
—Baita.
—Nai deguna egiteko iñoren baimenik eztegu bear.
—Alaxen da.
—Zertu giñaizke, bada, biok.
—Ta errian esango lutekena?
—Guri zer digu? Nor da emen gure nagusi?
—Len ere poportzioak izan ditut.
—Baña oraingoa bezelakorik ez. Tira, nik alkondara garbitzeko ta prakak arabakitzeko norbait bear det.
—Josten ondo eztakit.
—Neuk ere eztizut gauza andirik eskatzen. ¿Konprome?