Orrialde:Garoa (1912).pdf/31

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

izaten da karobia, arri labea Burua estali gabe idukitzen du, ta aurretik, be aldean, otea ta egurra sartzeko zulotxo bat, ate bezela. Orretarako egun argi aukeratuetan, zamatzen dute barru guztia kare arriz, ekartzen dute otea ta egurra gurdika ta gurdika, sartzen diote ate zulotik, su ematen diote, ta an egoten dira baserritarrak gau ta egun karobi aurrean, su-garretan, ke miñetan, gorri gorri, izerditsu, lukainkari bezela koipea dariotela, beti ere otea sartu ta sartu, sua makaldu eztedin ta beren lan guztia galdu eztakioten. Arretaz egin bear dana da kare erretzea, lan gogorra da, baño baserritar geienak billatzen dute bigungarri on bat, an nonbaiten gordeta idukitzen duten ardao zatoan. Zatoa eskuetan duela ikusiko dituzue, aoa zabalik, zerura begira sarritxo, euririk egingo ote duan edo ez nonbait, bada euria kaltegarri andia da karobirako. Askotan iruditu zait neri nekeak eta suak baño zatokoak bero geiago ematen ez ote dioten. Karea ondo erretzen bada eztai andiak egiten dituzte, ta eztaietan jan galanki, edan galankiago, ta gero mosk... Orra, orraba esan ixillik euki bear nuana.