Orrialde:Garoa (1912).pdf/310

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—Baietz esan bearko. Obeak badira —zion gero Luisak bere artean— baña nik ere senarra izango det beñepein. Ezkongaien berria zabaldu zanean, algara ederrak egin zituzten Oñatin. Nola ez? Berri politagorik! Odolki ezkondu! Luisa ezkondu! Jas! Ibilli ta ibilli lortu zuan arrek bere gurutzea, ta ez txiki txikia. Baña gogozko tokian aldaparik ez... Neska-mutil zarren eztai-egunerako, jolas andi bat asmatu bear zan, txintxarri-jotze on bat gertatu bear zan, zorrotza, pijoa, izugarria.
Baita gertatu ere, Moxolonekoak okerren zirala. —Goizeko seirak baño len, eliz aurrean uritar gizadiz josia zegoan; inguruetako leioak tximadun andre buruz beteak agiri ziran; mutiko-neskatoak, saguen gisa, lotsagabetxo, urduriegi, Jaunaren Etxean sartu-ertenga, ateak indarrean itxi ta irekiaz, «laster da», «badatoz», «oraintxe» azalduaz, erritar guztien albistaritza pozik egiten zuten. Ta ezkonberriak elizatik ateratzean ia mutillak! ura zan tupi, oliontzi, piper poto, pertza ta padelai eragitea. Ura zan burni zarrezko trumoi ta