Orrialde:Garoa (1912).pdf/311

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

kaskabarra! Ura zan algara ekaitza! Ura irrintzi, garraxi ta jeupaden erasoaldia! Ura ustegabeko jai gozoa!
Peru etzan orregatik batere lotsatu. Ainbeste mutil koskorren erdian, karrika zear dabiltzan komediantien antzera, batari ta besteari agur egiñaz, oso alai ta lasai zijoan.
—Ederki egiten dezute —zion— tabolinteruari emateko eztaukaguta. Guk ere zerbait bear genduan.
Oñatiko emakumerik geienak, ezkonberriak igarotzen ikusirik, parrez ito bearrean, esakera txotillak bialtzen zizkaten alkarri, leiotik leiora:
—Ja ja iii! Eztula ta Burukomiña uztarrian.
—Baneuka ta Balitz.
—Eroko ta Nagiko.
—Garaian oroitu zaiote.
—Jaungoikoak adimena eman daigula.
—Iñora bai aldijoaz?
—Bai, beren lurrak eta maizterrak ezagutzera.
—Non dute gosari?
—Gaur eztakit, baño txirotegian aurki.
Non ta zer gozaldu zuten eztet ikasi,