Orrialde:Garoa (1912).pdf/312

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

baño jakin det Moxolonean zegoala Peru amaiketan, andrearen kezka gabe, ardo zuria edaten, lagun guztien jolas-itzak entzuten.
Orduantxe sartu zan Azkarragako Martin, egundañokorik aserrien.
—Zer dek? —galdetu zion Moxolo gazteak.
—Errekondo, errekondo! Eskuetan neukan txoriak iges.
—Zer txorik?
—Malentxok.
—Malentxok iges? Je je! Besteren baten kaiolara, e?
Moxolori Zabaletakoak bere alde jarriko zirala otu zitzaion.
—Bakoitzak nai duana egin bear dik; —jarraitu zuan— kaiola batzuek zotzezkoak dituk, beste batzuek burnizkoak, baño urrezkoak ere badira. Aukeran, edozeñek naiko likek urrezkoa ta janari onez betea. Tira, ez adi ozpindu.
—Ozpindu ez... Karrasko! eu nere tokian baego...
—Berotasunak joango zaizkik; oztuko aiz.
—Ez beingoan.