Orrialde:Garoa (1912).pdf/313

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—Billatuko dek beste bat, neska geiegi zeudek. Ia ba, Odolkik ere billatu dik eta... Ji ji ji!
—Pakean utzi dak.
—Mundua orrela dek, mutil: auzoan illetan ta gu opilletan. Ni, gaur, oso alaia natxiok. Ia, ze artuko dek? Neuk gonbiratze aut.
—Edena bear nikek.
—Zer dek ori?
—Pozoia.
—Pozoia baño obe dek napar pixka bat, arrautzatxo birekin. Bakalloa ere baziok.
—Ekarri naparretik.
—Baño ze gertatu zaik? Malentxok zer dio?
—Moja dijoala.
—E?
—Bai, Bidaurretara.
Itzetik ortzera, asuna baño berdeago jarri zan Moxolo; beazun guztiak begietaraño igo zioten.
—Gezurra diok! —deadar egin zuan, ukabillez maia joaz.
—Larrumieta! Obe bai gezurra balitz. Eztira ordu bi Manuelek esan ditala.