Orrialde:Garoa (1912).pdf/314

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—Gezurra ik, gezurra Manuelek! Ziria sartu nai diak, baño eznauk ain motza.
—Nik ziria sartu?
—Bai.
—Zerdalata?
—Auzia neuk irabazi diatalako.
—Auzia? I ere Malentxoren atzean alebillen?
—Bai, ta neurea dek. Malentxo ezta zorritsuen zale.
Martin zegoan lekutik jagi zan, ojuka:
—Aizak i, zorritsuak edo zorri piztuak zeintzuk diran bazekiat eta edozeñi erakusteko gertu natxiok... I añakoak bagaituk, gutxienez i añakoak. Ainbeste igo alaiz? Nik lortu ezin detana jaditxiko aldek? Lajañeta!
Pelotariak borrokarako astirik izan balu, eskuetako pitxarra buruan auziko zion Martiñi; baña Moxolo etzegoan eztabaidetan gelditzeko.
—Laster ikusiko diagu, —esan zuan— baña ori orrela bada sentellas! derrefente garbituko det bat edo bat.
Eta derrefente, ardangelako gauza guztiak bertan bera utzirik, zigorrez jo duten astoaren gisa, an ziak Moxolo Potolo Zabaletara.