Orrialde:Garoa (1912).pdf/315

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Ikusten nagola uste det. Bai, an ziak aldapan gora, puzka, arnasestuka, izerdi patsetan, koipea dariola. Sentellas! Ana Josepak zer erabaki duan berari, mutilllari, esan bearko dio; arpegiz arpegi ikusi bear du Malentxo ta bere aotik jakin zer asmo darabillen: ez, geiago ez bitartekorik. Neskatxa ura ezta Bidaurretara sartuko: onean edo txarrean, Moxolorentzat izango da.
Zenbat eta baserritik urrerago, ainbat eta ibillera motelagoa darama gure gazte baldarrak, nekatu dalako, barruko bultzada gutxitu zaiolako, Zabaletara baño len zerbait gogamendu nai dualako... Gogorrean zer egin dezake? ... Atsoa il? ... Ta gero? ... Esi ta maratillak kentzeagatik, Malentxoren eskua atxitzearren, atsoa ta agurea, etxeko ta auzotegiko guztiak ilko zituzkean; baño ta, korapillo danak askatuta ere, Malenek ezkondu nai ezpazuan? Naieza baño eragozketa okerragorik bai alda? ... Ez, egingo zana onean egin bear zan. Onean, adiskide bezela itz egingo zion Manueli, Jose Ramoni zigarro bat eskeñiko zion, Ana Josepari urreak erakutsi, diruak agindu.
Zabaletakoak etzeuden iñorekin berri-