Orrialde:Garoa (1912).pdf/317

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

zuna esaiozu: jakingo du zer erantzun Baña gaur nere arrebarik eztezu ikusiko.
—Zergatik ez?
—Nai eztetalako.
Ana Josepak, pelotaria ikusita:
—Ara bestea! Zer degu, Moxolo?
—Ia zertan geran edo...
—Zertan geran? Galduan: galduan i, galduan i baño lenagokoa, galduan etxeko guztiak. oraintxe aukera Urrejolako arkaitzetik eure burua botatzeko.
—Ala Jainkoa! Ori alda gizonari emateko erantzuera?
—Txarragoak ere badizkiat.
—Arraio pola! Nere diru guztiak Maleni emateko ustean etorri ta...
—Gordeitzak: geuk ere badizkiago ik aña, ainbeste arrokeri gabe.
—Bera ikusi bear det orratik.
—Zein da bera?
—Malentxo.
—Gaur ez.
—Gaur bai.
—Etziok orretarako.
—Buruan sartu zait.
Manuelek, sardea eskuan ziala, Moxoloren aurrean jarriaz: