Orrialde:Garoa (1912).pdf/319

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

xologana erori nai luke, ta ezta Moxolo batere artetu Asi da etxeruntz, bildurrez, zearka, okerka, zakurrari begirik kendu gabe, ta onela dio:
—Oraindik egingo det nik egitekoa.
Ta etxekoandre zarrak:
—Ez aldek egin? atzeko aldea garbi aldaukak? Ja jai!
Iseka onek mutilla oso erotzen du. Arren birao biribillak! Arren gorroto beltza! Arren barruko sua! O, kemena baluke! Altsua balitz!
Zerbait aldendu danean, patxada ta arnasa pixkat artzean, Txuri etzitzera dijoala sumaturik, Zabaletara begira, beso biak jasoaz, amorruzko lerdea dariola, idoro aldituan itzik gordin itxusienak jaurtigiaz, berriren berri ekiten dio:
—Eltze, lirdinga, ezjakin, ustel, urde, basati; arrapatzen bazaituztet, eskopeta baneuka, derrefent...
Baña itz-errenkada guztia eztu amaitzen.
—Xa, xa! —esan diote zakurrari— elduiok! zatitu zak!
Eta Txuri jaikitzen ikusirik, añaniñoa! bai zankoak erabilli gure zaragi-mutillak. Ura laisterketa! Ura abiadea! Itxumus-