Orrialde:Garoa (1912).pdf/32

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Zabaletakoak etziran ainbeste ardotara emanak, eta berentzat baño geiago izan oizuen ardoa auzoetako laguntzallientzat.
Karobikoa baizen lan gaiztoa da gari ebakitzekoa, baño orduan ere etzuten ardo edate andirik egiten Zabaletan. Lana bai zintzo. Jaikitzen ziran goizean goiz, iruterdietarako bai, lo aspertu bat egin gabe; joaten ziran, gosari txiki bat eginda, soroetara, intza zegoan bitartean, eguzkiak erten baño lenago, belar gaiztoak kentze,[1] azkenengo artajorratze edo beste orrelako lanen batzuk aurreratzeko asmoan; zazpiterdietatik zortziretara jaten zuten gosari obea —baratzuri zukua[2] ta pertzakada bat arto-esne —; ta ordurartekoa ezer ezpazuten itxuretan, guztiak errenkadan jarri, zumea bezela oker egin, beren buruak ia anketan ipiñi, ta asten ziran biziro ta jarraitzen zuten gogotsu, rist eta rast, bata bestearen leian, alkarri destañaka, jeupadaka, irrintzika, zeñek geiago iraun, zeñek sail geiago ebaki, nork gariko geiago lotu, nor nekezago aspertu, buru-

  1. Aien, saiugorri, belaunbelar, barrabasbelar ta orlakoak.
  2. Sopa.