Orrialde:Garoa (1912).pdf/320

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

tuan, iraulka, orpoz ipurdi, erori ta jaiki, estu ta keixu, arraio ta moño, ia errirarte ezta gelditu Moxolo Eztauzka anka makalak!
Baña etxera orduko makaldu zan. Makala, illuna, eroria, azaletik izerditan bustia ta barrutik su-garretan errea eldu zan etxera.
Ez anka ta ez buru idoro zuan Odolki ardangelan, ematez zearo aztuta, ezeren kezka gabe, ainbeste lagunen erdian, batak eta besteak ematen ziotena geiegi edaten, larregizko berritxukerietan, lagunai parre eragiñaz, galdera guztiai jolasean erantzunaz:
—Andrea nun utzi dek?
—Eztek galduko. Oñez ibiltzen ikasia ziok. Ekatzak beste baxo erdi.
—Guz egingo dik.
—Gaitz ardoak? Ez, motel; ardoz sendatzen dituk gizonaren zauri ta mallatuak; ardoak osasuna, poza ta indarra ematen dizkik. Aitu, aitu:
Edari maitagarria
Tristearen alegria,
Dezu alaitzen begia,