Orri hau berrikusia izan da
XVII.
LASAI TA LARRI
—Ezalden entzun?
—Bai, andrea.
—Ta zertan zeunden etxe barruan?
—Aitonari begira, ezer sumatuko ete zuan bildurrez.
—Iñoren etxera etorrita... Potrollo sabel andi! ... Bienke Moxolo.
—Errukitu egin zait.
—Eztauka berak gure errukirik. Onak jarri gaitu! Malen, gauzak bereala erabaki bear dira. Eurean alago?
—Ni bai.
—Bada, orduan, ainbat lasterren. Gautxoriok uxatu ditzagun. I baua, Moxolorik ezten agertuko. Begietatik urruti, ezta biotza negarti. Zakurra kendu ezkero, amorrurik ez.
Au, gutxi gora bera, esan zion Maleni amonak, zelaitik sukaldera sartu zanean.