Orrialde:Garoa (1912).pdf/326

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Ara nolako jardunaz.
Eliz-etxera aurkezturik:
¡Are mai puixima!
—Zein da?
—Neu, jauna.
—Zer degu, Ana Josepa?
Batismoa bear det.
—Bataiatu gabea zaude?
—Ez, jauna, ez; bataio gabekorik ezta gurean. Nere illobak berorrek bataiatu zituan, nere semeak ostera Gerriko zanak, eta ni Gerriko baño lenagokoak, antziñatxo. Berori ere ezta makala, baña Gerriko bikarioa gizon argia zan, otsandiko abadea, ta ni bataiatu ninduana berriz...
—Badakit, badakit. Zer nai zenduke?
—Agiria ba, mojetarako agiria. Nere illoba orrek moja joan bear omen du ta...
—Malenek?
—Bai, jauna.
—Ori ondo.
—Ondo edo txarto, arrek berea.
—Zeuk ere zeurea egin zenduan.
—Bai, alaxen da. Obeto zan joma sartu banitz. Ainbeste buruko min eznuan erabilliko. Egia, ni eznaiz beñere barru-zale izan. Barruko itzalak eta barrukoen bizi-