Orrialde:Garoa (1912).pdf/327

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

tzak ikara ematen dirate neri Ia ba, oraintxe arte mojarik eztet egundaño ezagutu. Gaur ikusi ditut, jauna. Bidaurretatik nator. Jas! ta patxadakoak eta korrientiak dira. Eznuan nik ala uste. Naikua gauza esan degu. Nik aiek baño geiago. Aora begira egon zaizkit, parrez parrez...
Bueno, bueno, agur; biar ipiñiko det agiria.
—Azkar egin beza.
—Biar bertan, agur.
—Ondo geldi bedi.
Lukasenean:
—Ia oial batzuk.
—Zuriak ala, beltzak ala...?
—Zeñentzat dituzu?
—Malenentzat.
—Ezkontzen alda?
—Bai zera ezkondu. Bidaurretara dijoa.
—Eeene! Alako neska ederra!
—Bakoitzak bere usteak.
—Ezertxo eznekian.
—Geuk ere ez, atzo arte.
—Ta ain laster?
—Zertan egon bear du? Bein erabaki ezkero... Tira, au zenbatean?