Orrialde:Garoa (1912).pdf/329

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—Zeñek obeto?
—Mojetan bi aldiz egon naiz, bikarioari paperak eskatu dizkat, arrioa josten aidira, A. Pillipe sermoia gertatzen dago, bazkaria nola eman erabaki det, Bitoriatik jantzia badator, gero Mezatarako izango dan jantzi aberatsa, urre lore ta guzti... Berebiziko jaia tajutuko degu.
—Esango dirazue noiz.
—Bai, onezkero laster izango da; zortzi egun barru bai. Aitzen emango zaitzu.
Iñori aitortu ezarren, bereala antz eman zion Ana Josepak etzala zeregin zalletakoa Malentxo Bidaurretan ipintzea: ez, bideak erekita zeuden, ateak zabalduta idoro zituan. «Neskatxa satorra! Azpitik lana eginda euki arrek, azpitik eta lenagotik. Latiñak eta guztiak ikasita zeuzkan ba ta. Umea bai argia!»
Malentxoren asmoa Joseri ere jakin erazi zioten. Non zegoan baño bera? Ekaitzaren indarrak, zorigaitzaren zartadeak noraño baztertu zuan? Umezurtz errukaria non zebillen? Mondragoitik laster Bergara baño lenxeago, Deba izeneko ibai ertzean, Barrena deritzaion arrobian.
Baserritik atera zan egun berean, non