Orrialde:Garoa (1912).pdf/33

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

gañetik eskukada garia azkar jiratuaz, eguzkitan itaiari argi eragiñaz, kopetako izerdi galanta besoarekin kenduaz, eten gabeko arlo luze neketsuan eguardiko amabi orduak Oñatiko eleizan jo arteraño. Aian saingorri, belaunbelar, barrabasbelar ta orlakoak. Ta bitartean, gosetzen zanari etzitzaion debekatzen ogi-amesa, ta egarritzen zanak an izaten zuan ur-txangilla arekaren baten, belarrez estalduta, bertako ur epelari maitero maitero zangada on bat eman nai bazion.
Eguardiko amabi amabietan gelditzen ziran lenbiziko atsedena egiten. Jartzen ziran lurrean zabal zabal, aurretiaz begiz jotako kerizpe batean, ipintzen zioten zamau zuri garbiaren gañean janaria, ta iru edo lau Aita gure esan ondorean, ia mutillak, ura izaten zan jan-ontzitik aora ta aotik jan-ontzirako joan-etorri gogotsua, ura irentsi bearra, ura besoak luzatzea, ura ostera bakoitzean altzuen aña ateratzea! Etzan bidean ezer asko galduko, ez; oso ederki ikasia zeukaten kutxara zabalaren azpiko aldetik arto zati andia jartzea. Zer jaten zuten? Ori ere bada ba jakinaia. Ogi zukua lenbizi, baburrun gorria edo baba beltza bel-