Orrialde:Garoa (1912).pdf/330

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

sartuko, zer egingo, zeri eutsiko gogamenduaz, alderdi guztietara begira ordu larriak igarota gero, arratsalde beranduan, jaiki zanetik ur pitin bat edan gabe, baño beazunez zearo elikatua, etxi etxian norabaitera bidezko zijoala, arri-zulatzallien burni-otsa sumaturik, aiekana urreratu zan gizagaixoa, gau illuneko ibiltari galdua argi bakarrera joan oidan itxuretan.
—Arratsalde on —esan zien.
—Bai zuri ere.
—Zeregiñik bai alda edo...
—Aigera beñipein.
—Beste iñorentzat ote daukazuen diot.
—Bai: or, ibaian ur malatuak egiteko ta, Bergaran lantegia jasotzeko ta, arri asko bear degu. Aurtengo lain badago.
—Nik ere ba ogibide apur bat nai nuke.
—Emen?
—Lan gogorra da gero au.
—Oitua nago.
—Nongoa zera?
—Oñatiarra.
—Zein etxetakoa?
—Eztaukat etxerik eta gurasorik.
—Sasikoa beraz?