Orrialde:Garoa (1912).pdf/334

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

randuago, enbidoka ta ordagoka! ¡Zijoala bere lekura, edonun gelditu zedilla, nai zuana egin zezala, or konpon.
Jose Lokatzan sartu zanean, orma gorrian ikatzez eginda oar lakarra ikusi zuan:

Oy no ce pia, manana zi.

Albiste polita arditik gabe zegoanarentzat! Eta nork erantzunik ez gañera!

Etxekoandrea burutik oñetaraño begira gelditu zitzaion. Andre ura, andre-gizona, soa[1] ta itz gogorreko emakumea, bidaztien sakelari usai egiten ederki oitua zegoan. Bere aurrean igaro ziran, milla ta geiago aldiz, baserritarrak eta uritarrak, eutsiak eta banatzalleak, apalak eta arroxkoak; bere mai zakarrean jan zuten gogoz, onetik edo merketik, aragi zerra edo ogi zatia, bakallao errea edo tipula gordiña, auzoetako gizonak eta urriñetako neska-mutillak, alkondare zuridunak eta atorra gabekoak, zerbait zeukatenak eta gizadi

  1. Mirada.