Orrialde:Garoa (1912).pdf/336

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—A! Orretara bada bai, orretara eztet galduko.
Ta kopeta beltza batere argitu gabe, milla petralkeri geiago esanaz, gertatu zitzaion mutillari badaezpadako aparitxoa, eman zioten nalabaiteko etzatokia.
Baño alako gazte sendoa zurbil, buruz bera ta lotsakor nabaiturik, senar-emazteak iñola ezin artetu ziran. «Jaungoikoak badaki zein dan» —dio batak. «Alprojaren bat galanta» —besteak. Jose lotara ostendu zanean, susmuka ta zelataka gelditzen dira biak, eta gure umezurtz gizagaixoa belauniko, Aitaren egiñaz, negarrez ikusten dute. Orduan, «eztirudi gaiztoetakoa» —azaltzen du Joakiñek—. Eta emazteak: «Izan ta irudi berdiñak eztira. Ernai egon. Bear eztanen bat egin du orrek; bai, damutu bazaio ere, zerbait egin du. Ta urrekoa da, urrekoa non edo nongoa...»
Orain badakigu Jose non gelditu zan: Lokatza ezagutzen degu. Zabaletatik erten ezkero, Lokatzan jaten zuan gosea kentzeko aña baburrun ta ogi zuku, zorretan dagoan gizon lotsatiak aldezakean bezela, neurriz, arretaz, begirune andiz. Antxen epeldu oizuan oe purtzil bat gabero gabe-