Orrialde:Garoa (1912).pdf/337

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

ro, baño gau beltza gogo illunean igarota, goizean, gorputza ezer gozatzake ta anima gaixoa oerakoan baño larri ta gaziago zuala jaiki oizan. «Ai! Etxe otza dek au, ostatu legorra dek au —zion berekiko—. Urdallarentzat zerbait baziok, baña biotzak eztezala ezer eskatu. Neketan ago i, Jose, baño ire nekien ajolarik etzeukak iñork. Ta Euskalerrian ori gertatzen bazaik, erdalerrietan zer izango da izaz?...». Etorkizunari begira jarrita, bere burua urruti aldean ikusten zuala zeritzon, bidazti arrotza gure lurretan oibezela, jan edo lan billa, oñez, bakar, itzal, minbera, loi ta zirpiltsu, kemenge ta motel, zama zakarra ezin jasorik, goseak eta egarriak galtzeko zorian, non zebillen etzekiala, ezkerrera edo eskubira ekiteko zalantzan, alderdi guztietan irria ta iraña idoroko zuan bildurrez... «Iturraldeko semetxoa —zion berriro— naigabe zelai andiak igaro bear dituk. Laztasuneko bidearen asieran abil; geroago ta garraztasun andiagoak datorzkik. Erbesteko aiz emen ta erbesteko izango aiz edozein tokitan; arrotz izango aiz edonun, arrotz iguingarri».
Erbesteko izate au berezkoa da gizo-