Orrialde:Garoa (1912).pdf/338

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

nentzat, edonun ezpada, lekurik geienetan Erbestekoa da, ez bakarrik alemana Españian edo Zamorakoa Euskalerrian, baita ere donostiarra Bilbon, getariarra Zarautzen, karrika batekoa bestean, auzokoa gurean ta maizegi —ezin ukatu— etxe barrukoa gure biotzean. Askoren iritziz, erritar izatea norbere ustea ta gogokoa izatea baño ezta. O zenbat arrotz alkarren ondoan, berak eztakitela!
Josek bazekian bera etzala iñungo, bera etzala iñoren biotzeko, ta ortik animaren samiña.
Orratik ere, gizon ta erri guztien Aitak, txorien ajola duan Jaungoikoak, gozamen apur bat biraldu zion.
Zabaletakoen aginduz ta Paularen erakutsiz Joseren billa zebiltzan adiskide onak, gure gaztea idorotzean, osatu ez, baño zerbait zabaldu zioten bere barrua.
Albiste onak zekarzkiten: «Martin etzala Zabaletarako». Ez ba, ezin ba. Gizatxar alper andia langille zintzoen artean, nola egokitu? Euskal oituren iraintzalle gaiztoa nola izan Zabaletako seme on? Jaungoikoaren etsaia ta Jesusen maitalea, nola ondo alkartu? Eskerrak, ala ere, garaiz