Orri hau berrikusia izan da
XVIII.
BERE KABIRA
Nork esan zenbat eratako anima gauden? Gorputzik aña bai, ta gorputza bezela edertasun ta itxusikeri guztietakoak. Alaiak, illunak, argiak, motzak, ausartak eta zaputzak; bigun, zuzen, zogi, gozoak; erren, txango, ezkel, zitalak; aldakor ta iraunkorrak, dollor ta maitagarriak, azpikeri zaleak eta beren ustea edozein umeri agertzen diotenak; deabruaren itxurako animak eta Jaungoikozko anima gurbi atsegiñak.
Gaizki aldiot? Animak ezkutuan daudela? Baita agirian ere. Batzuek, naiz ta urtietan gure ondoan bizi, eztitugu egundaño ezagutzen, baño ez aldakigu beste askoren berri gure aurrean lau itz esan orduko? Ez alditugu ikusi, ainbat aldiz, norbaiten tolestura eta izurrak? Ezaldegu sumatu urlia edo sandiaren argirik-eza,