Orrialde:Garoa (1912).pdf/342

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

runtz, mutillak eta neskatxak, zarrak eta gazteak, goikoak eta bekoak, bakoitza bere aldratxoan, bakoitza beretarrakin, baño andi ta txiki, makal ta indartsu, iaio ta itxusi danak pilla ta moltso batean? Gorputzaren egokitasunak ez, animarenak: animak dira alkarren antzekoak, animak alkarren aide.
Era berean biltzen dira anima ben garbiak, bakartadea nai dutenak, lurreko aberastasun, andikeri ta gozamen guztiak alde batera utzirik, zerura begira dabiltzanak, Jesusek beretzat aukeratu dituan anima maitegarriak.
Bidaurretakoak, Malentxo zijoakiotelako, txito alaiak zeuden. Malentxo beren gogo betekoa zan, beren bizitza bear zuan neskatxa zogi aratza, Jesusen maitale andia, oso beretarra. O, nolako arrera egingo zioten! Zenbat aizpatxo idoroko zituan besoak zabalik! Aizpatxoak eta Ama bat ere bai, andre argia, biotz bera, Jaungoikozkoa, animai begiratzen oitua, zalantzetako laguna, onbide askoren erakuslea, maitetasun garbien su-emale beroa, moja berri guztien Ama.
Ta nork esan Malentxoren poza? Senar