Orrialde:Garoa (1912).pdf/343

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

zintzoak, emazte onak, oroitzen zerate zuen ezkontzarako mugaldea nolakoa zan? Legegizonak, apaizak, sendakiñak, etxe, bide ta zubi asmatzalleak, edozein eratako jakituri eske ibilli zeratenak, gogoan daukazute zuen gozotasuna, ikasteak oso amaitzean, zerbaiterako aginpidea eman zizutenean, lege-gizonen longaña jaztean, aurreneko Meza ematera gertatzean? Ameriketan izandako gizon errikoiak, etzerate aztu, zuen irabaziak sakelean gordeta, «etxera noa, Euskalerrira noa» esan zenduten orduaz?
Oroitza oietatik atera dezakezute, bada, Malentxoren atsegiña Bidaurretara zijoan egunean.
Egun andia ura gure gaztearentzat, egun estua bere gurasoentzat, itxaropen gabeko ta inkurriozko egun beltza neskatxaren eskua jaditxi etzuten gizonentzat.
Goiz jaiki zan Malentxo. Jaiki ta soro mendi zugaztiai begira leioan egon, beren itxura irudimenean gorde nairik bezela luzaro egon, ta bat-batean gero, ganbaratik