Orrialde:Garoa (1912).pdf/344

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

ukullura, bazterrak eta tresna guztiak ikusten abitu, ikusten, aratzen, garbitzen, tajutzen Bere oia, bere seaska, umetako txintxarri ta jazkera, aitonaren makilla ta zizallua, amonaren liñari ta gorutxapela, aitaren edo amaren atxurra edo aulkitxoa... bei zarra, biai gaztea, ollo nabarra, ollanda zuria... Ura gauza! Danakin izketarako gogoa etzetorkion ba? Danak zerbait mintzatzen ziotela etzuan ba uste? Etzitzaion ba iruditzen etzituala egundaño ondo ikusi, etziela beñere bear aña jaramon egin? ... «Purra, purra! Tira, gaixoak, tira, ale batzuek nere eskutik, azkenengo aldiz».
Onelako arazoetan arkitzen du Paula lengusoak.
—Au poza nerea, Paula, ta orobat au bildurra, au argaltasuna edo etzekiñat nik!
—Baoalako?
—Bai.
—Gelditu.
—Ori esatea! Nere bildurra etxekoakgatik den, Paula, ez nikatik. Nere maiteak oñazez daudelako, nere biotza oñazean zeukanat, eta ala ere pozarren natxion. Nork siñistu?
—Neuk. Maitasunaren indar ta zau-