Orrialde:Garoa (1912).pdf/345

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

riak bazekizkiñat Zauri gozoak ditun oiek.
—Zabaletako baserria beste iñorgatik ezniñan utziko, baña Jesusegatik...
—Geiago maitatzen denalako.
—Nola ez? Maitetasunik andiena Berari zor zaion, Beretzat o, nere Jesusentzat! dana den utsa... Baño utsa ere argalarentzat astun... Gaurko eguna igarota balitxeon... Orraztu bear naun.
—Bai, azkenengo aldiz... Illearen ugaria!
—Ta laster baterez. Aurki naiz kaskamots, Paula. Ja jai! ... Ene! Amak ez alzidan algarea entzungo... Auxen da zoria ta izua, dana batera!
............................................................................
Malentxoren sarrerako abagune ta jazoera guztiak begien aurrean dauzkat. Bidaurretako eliz-mai nagusia argiz ta lorez txit ederturik dago; moja kanpaiak dinbilidanbala pixkor alaietan gelditu ezin dira; or dijoaz elizara, oso apain, Malentxoren aideak, adiskideak, auzokoak, ezagunak, erritar elizkoiak; emen datoz Ana Josepa ta Katalin, Paula ta Manuel, Mikalla ta Inazio Mari; gurdian dakarte Joanes aitona, gure artzai buruzuria, ta eliz-mai au-