Orrialde:Garoa (1912).pdf/346

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

rreko aulkietaraño Jose Ramonek darama besotik; zelaiaren erdian daude, gorrotzoko lokarriz alkarturik, Moxolo, Martin, Peru Odolki ta beste orrelako naspillari burugogor batzuek, ikusnaian, marmarrean, etsi eziñik, irriturik, ondamuz amorratzen, apaiz, pralle, moja ta Malentxogatik asmatualak asmatzen, gezurrik eta zatarkeririk dollor lizun ta lotsagabienak aoa betean jaurtigitzen. Antz orretara itz egingo luteke gabiraiak, izketan balekite, atzaparretatik usoak iges egitean.
Ana Josepa, bata ta bestearekin mintzatzen, azkenetakoa gelditu da, ta zelaikoetara begira:
—Martin —deitzen dio illobari— eleizara i ere.
—Ni? Barruko alperrai su ematera balitz...
—E? Alperrak zeintzuk dituk?
—Or, lanik egingabe jana daukaten sorgin oiek. Eman oiei, eman dote ona.
—Zergatik ez eman? Gurea ezaldek dirua? Iri eskatu aldiagu?
—Eskatu ez, baño kendu bai.
—Iri kendu?