Orrialde:Garoa (1912).pdf/349

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

badata!
Beste aideak, oso biozbera, agur egiteko gaitasunik eztute izan.
Katalin, Meza bitarte guztian, ezta negarrez naikotu; Ana Josepa, mutil barrabanagatik otoitz egiten ezta ixildu; Joanes, biotzeko samin andia zeruko Aitari erakusten inola ezta aspertu; Jose Ramonek eta Manuelek, beren naigabe ta urduritasuna ezin gorde izan dute; baño denak esan diote Jaungoikoari txikitan ikasitako arrena: «zeru ta lurrean Zure oldea egin bedi»; denak daude iritzi batean: «Zabaletako alabak artu duan asmoa baño gauza oberik eztago».
Paula dakust eramanik gutxienekoa, oso artega, ezeren adiera gabe, alderdi guztietara begira ta begira. Zer ote du Paulatxok?
Meza bukatu danean, apaizak, Meza soñeko ta guzti, elizako burni-leiora jetxi dira, ta burnien barrutik agertu da Malentxo ,eder, lirain, urre-loraz jantzirik, argi bat eskubian, begiak bealdean, irribarrez, zorioneko, istillu gaiztoak igarota bere Kabira eldu dan uso bildurtiaren antzera.
Txolarte polita ura mojak ikusteko. Uste