Orrialde:Garoa (1912).pdf/350

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

orretan, elizkizun artara bituriko guztiak, pixkor, lerdekari, zalapartaka, leio-burni ondora pillatu dira kabia usaindu nai.
Itz egitera dijoan A, Pralleak ia non jarririk eztauka.
«Nere arrebatxoa —dio— basetxe batean jaioa zera, baño jauregi aberatserako; Zabaletan azi zaituzte, baño Jaungoikoarentzat; zure ama maitearen besoak utzi dituzu, baño Jesus Erregearen besoetara zatoz! Ordu onean, arrebatxo, ordu onean!...
«Gurasoak erakutsi zizuten zure jatorri andia, gurasoakandik ikasi dezu gauza guztien Egille Altsuari Aita esaten, ta Zeruko Aita ori deiezka daukazula jakitean, Beragana zakarzkite, naiz ta biotzaren erdian atsekabe artu, naiz ta malko samiñak ixuri. Era berean artzen dute min iñoren umea norberetzat azi dutenak, ume ura egiazko aitamakana dijoakiotenean...
«Ezta negar egitekoa, atsegingarria da zuretzat eta zure gurasoentzat: zuretzat, antziñetako ames gozoa gaur betetzen dezulako; gurasoentzat, emendik aurrera, orain baño geiago ta obeto, berakgatik Jaunaren aurrean eskariak nork egiña izango dutelako».