Orrialde:Garoa (1912).pdf/352

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

«Aurrera, Jesusen maitalea! Aurrera Jesusen gudaria! Ordua eldu da. Lurtarren soñekoak kendu itzatzu: eztira oiek gudetarako jantzi egokiak, eztira zure biotza betetzen dizutenak. Ezagutzen zaitut: zu etzera azaleko apainduri zale; barrutik nai dezu apaña izan, anima nai dezu, done ta aingeruen ekantzera, txukun, eder, garbi ta aberats. Zeruan daukazu iraupeneko sari osoa, zeruan zure jarleku andia, ta bertan nai zenduke jarri; antxen, Aloña baño gorago, odeiak baño gorago, izarrak baño gorago dagoan betiko maitetasun, eztitasun ta edertasun guztien iturburuan nai zenduke jarri. Zure gogoa bete dedilla, denok ikusi dezagula...».
Eliz-jaia bukatuta bereala, barruan barrukoak utzirik, besteak zelaira erten ziran, erlauntza bezela zunburruntsu, bakoitza bere usteak ematen, bakoitza bere oarrak agertzen: A, Pillipe iztun iaioa zala, iztunik onenetakoa, Aitarik jakintsuenetakoa; arren esakera ugaria, arren besoai eragitea, arren samurtasuna; Malentxo arte arte egon zala, parre antzean, pozez zoratzen; beatzik etzuala erabilli, etzuala zirkiñik egin, begirik etzuala jaso; baietz, jaso