Orrialde:Garoa (1912).pdf/353

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

zituala, aitonari begiratu ziola, Joanesi malko lodiak erori zitzaizkiola: Kataliñen zotiñak, Ana Joseparen Aitagureak, Manuelek zeuzkan begi gorriak, Jose Ramonen eroritasuna; batari moja izateko asmoa erne zitzaiona; beti barruan bizitzea danentzako etzana, gurasoen ondoan zerua irabazi zeikeana... Emakume guztiak zeukaten mingaña erabiltzeko zio ta gaia, guztiak zerbait agertu bearra, denak zeuden alkarrekin jardunean.
Danak ez orratik. Paulak etzuan itzik ateratzen, etzion ezeri jaramonik egiten. Gogamen bat zerabillen elizara ezkero, ta ezin zuan bere burutik kendu: zergatik etzan Jose iñon agiri?
Galdetzera zijoala, Manuelek zekarkion erantzuera, erdi negarrez:
—Orain ere oker andia degu, Paula.
—Zer?
—Gure Joseri gertatu zaiona!
—E? Zer gertatu zaio?
—Garrautsak[1] su artu ta erre.

—Erre! Zeñek esan du?

  1. Garrautsa - Pólvora.