Orrialde:Garoa (1912).pdf/354

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—Or dagoan gizon ori dator Barrenatik...
Izendaturiko gizona Joanesi albisteak ematen zegoan. Nola izango zan? —dio. Ara, errez ulertuko dezu. Otarratxo baten dauzkagu arrobirako garrautsak. Josek, gaurko eguna beretzat jaia zalata, lan gogorra egin zuan atzo, arri zulatzen. Illuntzean, apaitara baño lentxoago danbada batzuk egiteko ustean, artu du garrautsen saskia, bear dan aña sukarri zuloetan sartu du, ardagai ari luzeak arretaz ipiñi ditu, ta su ematera dijoanean, aldemeneko saskira pospolo buru izekia erori zaio ta plaust! ... Alako arrigarririk! Suak, lurrak eta kiak igo zuten, eliza ori baño gorago bai, ta Jose gizagaixoa su-lur-ketan ostendu zitzaigun. Lenengo, ke-lañoak etzuan ezer ikusten utzi; gero, irrikiturik, lagunagana eldu giñanean, arkaitzean erorita billatu genduan, ikatza baño beltzago, zearo kixkaldurik, zearo baña.
—Il da!
—Il ez, oraindik ezta il, baño gaizki dago, oso gaizki. Ara, ezin leike ondo esan: gizonaren itxurarik eztu, bekañik eta