Orrialde:Garoa (1912).pdf/355

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

betillerik eztauka, arpegi dana puslatu zaio, ura ta zorna dario...
—Ezalda sendatuko?
—Ezteitzot; baño sendatzen bada ere, itxua izango omen da.
—Non dago?
—Bergarara, gaixotegira eraman dute.
Zabaletakoak, zer erabaki etzekitela, ixil ixillik gelditu ziran. Joanesen ileta baño besterik etzan entzuten:
—Bai ondo zorigaiztokoa mutilla! Bai ondo nekepean izateko sortua!
Arako baten Paulak:
—Banua ni —azaldu zuan— ta iñoren esanik adi nai ezta, aidien zai egoteko astirik gabe, azkar, aizea bezin azkar, Bergarako bideari ekin zion.
—Zaude, Paula, zaude, ni ere banator —deitzen du Manuelek.
Eta beste batzuk, gizonik guri sendoenak, onela diote:
—Gu, jandakoan. Ia amabiak dira ta...