Orrialde:Garoa (1912).pdf/357

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

iñondik badegu, apukorik bada, ezin gindezke eguneroko babarrunak janda egon Ez, aukera danean, amarretakoa, amaiketakoa, lauretakoa, azken ordukoa, dena dator ongi, ta gure urdallak eztu beñere ezetzik esango.
Ta mutillak gera gu apukoak billatzen. Aurraren jaiotza, auzokoaren eriotza, ezagunaren Meza berria, lagun baten etorrera, adiskideari agur egitea, urlia edo urliziari egun-onak ematea; txerria il dutelako, erbia atxitu degulako, eskalluak ekarri dituztelako, arkumea merke dabillelako; gaztetan indar egiteagatik eta zartzan indarra ez galtzeagatik; neguan otzari gogor egin daiogun ta udan izerdiak bigundu ez gaitzan; Gabonak dirala, Iñauteriak dirala, zezenak edo adarrak dirala; San Juanak, San Pedroak, Andre Mariak, edozein doneren jaiak, edozer eratako jolasak... beti daukagu zerbaiten apukoa ta beti jan egin bear, asko jan, galanki edan, zintzurreraño bete, ok egin, ase, ito ta upeldu.
Jatunak alderdi guztietan dira, baña egingo nuke eztala iñon Euskalerrian beste ollo-jale ta Txanton Piperri.
Ezagutzen det bazkari eder bategatik