Orrialde:Garoa (1912).pdf/358

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Murziaraño joango litzakean zalduna Badakit, zeñek, apari andi bat eginda bereala, amar saieski jan zituan; badakit zeñek, amarretan, kana ta erdi lukainka.
Orrelakoak bat edo beste daudela? Bost edo sei milla gutxienez: itxura duten guztiak eta itxurarik eztuten asko.
Ta ez atxurle ta nekazariak bakarrik; ez, sagardotegian, «amalaugarrena» edo «amaseigarrena» eskatzen dakitenak bakarrik: urietako jaun azkar burutsuak ere bai.
Makiña bat bidar nabaitu ditut gizonik argi ta langillienak, arlo astunen erdian bertan, Azpeiti ortik eta Durango emetik, Donostin ondo ta Iruñan merke, olloa gora ta eperra bera, Urumeako izokia ta Berastegiko amuarraia, albisterik arduratsuenak emango balituzkete bezela, non obeto jaten dan alkarri erakusten ta jakirik gozoena zer ta nola dan adierazten.
Gaixoagana ekarri degun sendakiñari entzun diot, eskuak garbitzen zegoan bitartean, azatan egositako ollagorra baño jaki oberik eztala. Sendakin orrek, toki askotako eltzeak ikusi ditu, izen andiko lau-ortza dauka; gaisoai begiratzen bai, baña, ostaturik onenetan, lagun arteko jan-ba-