Orrialde:Garoa (1912).pdf/359

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

tzar alaiak gertatzen ere badaki, ta berak dionean, ollagor egosia ezta txarra izango.
Baño goazen geure ipuietara.
Malentxo moja sartu zanetik amabost egun geroagoan gaude. Patxiko ta bere langintzako adiskide batzuk, Mari-Teresek bakallaoa ederki jartzen dualata, Eibarren bitu dira, baño bestetan aña gozamen, aukera ta leku eztute idoro. Igandea da, eguzki gabeko igande beltza; ostatua gizadiz borborrean dago; etxejabeak, alegin guztiak egiñarren, danentzako jakirik eta astirik eztauka, ta gure Patxiko ta lagunai bazkaria bazter baten, otza, urri ta kiskaldua ematen diote.
Deiezka ta ontzi joka luzaroan egonda gero, neskameren bat atarrapuzka agertzen danean:
—Gaurkoagatik barkatu bearko; —esaten du— arpegirik ezin emanda gabiltza.
—Zer da gaur ordea Eibarren?
—Mitiña edo...
—Noiz?
—Iruretan.
—Zergatik?
—Langilleak naibeste nekesari eztaukelata.