Orrialde:Garoa (1912).pdf/363

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

ñak». (Elgoibartarrak: andi-txikirik ezta beraz, erren ta elbarririk ez. Badeitzok, Artola? Siñiste aldek, Julian?) «Gizona lotzeko eskubiderik iñork eztauka». (Moxolok, bere artean: Ta bear luke). «Goialdeak utsik dagoz». (Ermuatarrak: Izarren batzuk gabetan ikusten dira, baña, orrek diñonean... jakintsua eidata). «Gure gañean eztago iñor, ez erregerik, ez Jaungoikorik...» (Patxikok: Ondo giñake, astoen gañean iñor ezpalego!) «geuk egin biar ditugu geure legiak, gura dogun modura» (Moxolok: Neuk egiten badizkiat, laster urkatuko diat ire amona). «Iñork eztauka iñor iltzeko eskubiderik»; (Moxolok: Orra orain, orra). «Lurrean ezta batere gudarik biar; guda-gizonak alper-gizonak dira». (Eibartarrak: Ederto jaok, baña orduan gure armak nun salduko jituagu?) «Ugazabak eta lantegien jabiak gure odolez loditu dira». (Plazenzitarrak: Ta zuk ere ori nai, loditu, odolez edo odolkiz). «Zortzi orduko lana gura genduke»; (Moxolok: Askotxo dek, baño, tira, nai duanak egin dezala). «Orain artean baño aloger obea biar dogu». (Denak: Ori, ori! Betor dirua! Venga diñero!). «Diru-etxeak